Miren Aranburu


"Lehertu da" izeneko lehen L.P.a 1977an kaleratu zuen berak sortutako hitzez eta doinuez, garai hartan "Euskal kantu berriak" deituriko estiloan.

Handik aurrera beste abeslarien diskoetan parte hartu izan du (I.Lartzabal, J.Muguruza) eta ahotsa lantzeko eta orohar bere lana hobetzeko ikastaro eta kurtsoetan aritu izan da, baita ere Arte Ederretako leioako fakultatean.

Egun, bikoizketa zuzendaria eta bikoizlea da, zinema eta telebistan aritzen da aktoresa eta aurkezle lanetan.

Musika kontenporaneoa eta jazz-a konposatzen duen J.L.Hargous musikaria ezagutu zuenean, harekin batera "Diztira" izeneko olerki elektroakustikoan lan egin zuen, olerkia sortuz eta abesten.

Topaketa berri honek jazz-aren estetikarantz inguratu zuen, eta horren ondorioz "Etorkizunaren memoria" CDa eta jazz kintetoa sortuko dira, taldea osatzen duten musikariak onespen haundikoak dira bai Euskal Herrian bai Espainiar Estatuan.


Erakusketa

miren.aranburu@wanadoo.fr

Home: DARDARAK